Jaime Urrozek segituko du Oizko alkate karguan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 16:20

Larunbat goizean egin zuten Oizen udala osatzeko batzarra eta aginte makila Oizko Alkartasuna taldeko Jaime Urroz Telletxearen eskuetan segitzea adostu zuten. Berarekin batera, talde bereko Fidel Ariztegi Ansok, Miguel Ziganda Larraburuk eta Rakel Ariztegi Ariztiak zinegotzi kargua hartu zuten. Orain arte bezala, «taldean lanean» segituko dutela nabarmendu du Ariztegik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun