Sunbillako aginte makilak Amets Indaren eskuetan segitzen du

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 19a

Amets Inda Gorriaranek bertze lau urtetarako alkate kargua berrartu zuen larunbatean Sunbillan. Berarekin batera, azken agintaldian ondoan izan dituztenek eta taldera bildu berriak direnek kargua hartu zuten: Florentino Gelbenzu Almandoz, Marga Erdozain Azpilikueta, Josune Agirre Maritorena, Ane Petrirena Insausti, Pako Errandonea Zubieta eta Irune Agirre Maritorena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun