Natalia Rekartek segituko du Donamariako alkate izaten

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 12:30

Bertze lau urtetarako aginte makila hartu du Natalia Rekarte Oteizak Donamarian. Larunbatean eginiko kargu hartze ekitaldian berretsi bezala, berak segituko du alkatetzan. Berarekin batera, Naiara Aizpuru Sagasetak, Patxi Lizasoain Ariztiak, Miren Arregi Mindegiak, Jon Leatxe Oskozek, Karlos Ezkurra Leonetek eta Idoia Arregi Azpirozek hartu zuten kargua larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun