Arantxa Arregi da Doneztebeko alkate berria. EH Bilduk bederatzi zinegotzietatik zortzi eskuratu zituen maiatzaren 28ko udal hauteskundetan eta zortzien boza lortu zuen larunbateko kargu-hartze ekitaldian. Hasieratik zerrendaburu eta alkategai izan den lehen emakumea da Arantxa Arregi. Halere, lehendik bi emakume izan dira alkate: azken agintaldian Xanti Utergaren lekukoa hartu zuen Leire Ortuoste eta lehenago, Joxe Irigoienen ordez sartu zen Teresa Gaspar, epe labur batez. Donezteberen alde lan egiteko erronkari «ilusioz eta gogoz» lotuko zaiola adierazi zuen Arregik. UPNko zerrendako bi lehenbizikoek uko egin diotenez, zerrendan hirugarren zen Iñaki Iriartek bere buruari eman zion botoa.