Deialdian izena emateko ondoko baldintzak bete beharko dira:
- Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. maila edo baliokidea izatea
- Euskarako C1 maila izatea (ziurtagiria ez dutenek ahozko proba eginen dute)
Baldintzak betetzen dituzte hautagaiek lanpostua lortzeko hautaproba gainditu beharko dute. Hautaproba ekainaren 27an izanen da. 09:00etan euskarazko proba eginen dute ziurtagirik ez dutenek, eta ondotik eginen dituzte gainerako bi probak: proba teorikoa eta Donezteberi buruzko ahozko proba.
Baldintzak betetzen dituztenak ekainaren 23ko 13:30ak arte ematen ahalko dute izena deialdian, udal bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez. Oinarriak esteka honetan daude eskuragarri eta informazio gehiagorako 948 45 00 17 telefonora deitu daiteke.