Solaslaguna egitasmoaren ikasturte bukaerako ekitaldia ekainaren 24an eginen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 14:00
Solaslagunak AgiƱan, 2019ko ikasturte bukaeran.

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte bukaerako ekitaldia Donezteben antolatu dute ekainaren 24an. Doneztebeko herrigunean bisita gidatu egin ondotik Santamaria jatetxean bazkaria eginen dute.

Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero 610 92 06 73 telefonora deitu edo solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun