Doneztebe Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 11:00

Doneztebe Futbol Taldeak bere egun haundia ospatuko du asteburuan. Ortziralean hasiko dira ekitaldiak eta larunbatean izanen dute segida. 

Ortziralean 17:00etan hasiko dira ekitaldiak futbol eskolako ikasleen arteko partidekin. Ondotik, ordu erdi beranduago alebinen eta benjaminen arteko torneoa izanen da.

Larunbatean izanen du segida egitarauak, eta futbola izanen da protagonista. 09:30ean infantilen eta kadeteen arteko torneoa izanen da eta 11:00etan jubilen, preferenteen eta beteranoen artekoa

17:00eta mus txapelketa izanen da, eta ordu erdi lehenago irekiko dute izena emateko aukera. Santa Luzia plazako txosnan eman beharko da izena eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

17:30ean haurrentzako merendola eta zozketa izanen dituzte eta ondotik erraldoi berrien aurkezpena eginen dute eliza atarian.

20:00etan triki poteoa eginen dute ostatuetan eta 21:30ean afaria izanen da Santa Luzia plazan. Afariaren ondotik zozketak eginen dituzte eta gaupasa izanen da Gabenara taldearekin.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun