Orkatz kumea hartutako tokira itzuli dute basozainek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 09:30

Ezkurran paseatzen zebilen ibiltari batek mendian bakarrik ikusi eta etxera bildu zuen irudietan ageri den orkatz kume hori, galdua edo amak utzita zuela pentsatuz. Basozainek, ordea, hartutako toki berera itzuli zuten handik guttira. «Asmo onez egindako akatsa da –adierazi dute basozainek– horrelako kasu bat ikusiz gero, ez da kumea bildu behar. Izan ere, amak hurbiletik zaintzen du lehenengo asteetan, orkatz helduaren usainak harraparirik erakar ez dezan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun