Trinitate egun ederra ospatu dute Mendaurko kaxkoan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 10:00

Igande goizeko meza eta urtegiko bazkariaren ondotik, Iturenen izan zen musika eta giro bikaina

Urte osoan izaten du mendizaleen bisita Mendaurko kaskoak. Halere, Trinitate eguna berezia izaten da beti eta horrela izan da aurtengoa ere. Ohiturak jarraituz, goizean bi meza entzuteko aukera izan zuten baselizan. Eguraldi ederrarekin, Iturengo nahiz inguruetako jende ugari elkartu zen kaskoan, baita eguerdian urtegi inguruko bazkarian ere.

Ilunabarrean, menditik Iturengo herrira joan zen besta giroa, plazan Hauspolariekin dantzaldia izan baitzen. Tradizioarekin jarraituz, Iturengo goiko pisuetatik plazarako bidea zortzikoa dantzatzen egin zuten, Jaione eta Izaskun musikarien erritmoan.

Giro bikaina izan dute aurtengoan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun