Odola emateko aukera izanen da Donezteben egunotan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 10:30

Odola emateko autobusa Doneztebeko osasun etxe berrian izanen da egunotan. Odol emaileek hiru aukera izanen dituzte odola emateko: gaur 17:00etatik 21:00etara, bihar, ortziralea, 09:30etik 13:15era eta heldu den astelehenean, ekainaren 12an, 17:00etatik 21:00etara. Hitzordua 848 420 573 telefonora deituz har daiteke, baita adona.es webgunearen bitartez ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun