Zentral eolikoak eskualdean

Malerreka Bizirik plataformak egun osoko egitaraua antolatu du Elgorriagan larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 7a, 18:00
Malerreka Bizirik plataformak antolatu du egun osoko egitaraua.

'Malerrekan eolikoak' izenpean mendi itzulia, bazkaria, hitzaldia eta kontzertuak eginen dituzte larunbatean, hilaren 10ean Elgorriagan Malerreka Bizirik plataformak antolatuta.

09:00etan paratu dute hitzordua Zubietako plazan eta bertatik eolikoak egin asmo dituzten Galardi eta Aitzingurutze parajera mendi itzuli informatiboa eginen dute. Zuzenean Galardiko antenan elkartu nahi duenak 10:30ean izanen du hitzordua.

Handik itzulita, 14:00etan bazkaria eginen dute Elgorriagako ostatuan. Bazkarirako txartelak Zubietako, Aurtizko, Elgorriagako eta Iturengo herriko ostatuetan eta Xarmanten erosi daitezke edo bertzela 618 80 66 59 telefono zenbakira deituta. 10 euroko prezioa izanen du bazkariak.

Ondotik, leku berean hitzaldi irekia izanen da Arantza Bizirik eta Etxalarko Azkua Bizirik plataformako kideekin.

Eguna bukatzeko leku berean kontzertuak izanen dituzte: Ozpinduk, Guajiroak eta 2sonT taldeek girotuko dute gaua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun