Udaberriko besta ospatuko dute larunbatean Urrozen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 1a, 09:00
Egun osoan puzgarriak izanen dituzte Urrozko plazan.

Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariekin herri bazkaria izanen dute

Udaberriko besta ospatuko dute ekaineko lehen larunbatean, ekainaren 3an, Urrozen. Egun osorako egitarau oparoa izanen dute, tartean, herri bazkaria, Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariekin.

Egitarau hasteko, ekainaren 3an, larunbatean 12:00etan herriko gazteen arteko herri kirol saioa izanen dute. 14:30ean herri bazkaria izanen dute, Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariekin.

Bazkalondoan, dantzaldia izanen dute Beñat musikariarekin. Arratsaldean, haurrentzat mahai-jokoak eta berendua eta 21:00etan afaria, xingarra eta txistorrarekin.

Egun osoko haurrentzat puzgarriak izanen dira frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun