Errekak ere agurtu du Ibai Meoki

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 31a, 11:30
Ibai Meoki Errekako zaleen aitzinean, larunbatean Anaitasuna kiroldegian egin zitzaion agurrean.

Helvetia Anaitasuna taldearekin azken partida jokatu zuen larunbatean Ibai Meoki Etxebeste doneztebarrak Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Errioxako Logroño La Rioja taldeari 30-27, gainera, Anaitasuna bertze urte batez Asobal ligan ariko dela segurtatuta utziko du eskubaloia Meokik. Partidaren ondotik, ongi merezitako omenaldia eskaini zioten bai Meokiri, baita hamazazpi urtez taldean aritu den Carlos Txokarrori ere. Doneztebarraren kasuan, herritarrak ere hurbildu ziren Anaitasuna kiroldegira eta Errekak eta Errekazaleek hainbat opari egin zizkioten: txapela, zapia, argazkiak….  Azkenean, argazkia atera zuten elkarrekin Errekako zaleek eta Ibai Meokik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun