Udaberriko erremonte profesionaleko txapelketako lehen faseko partida guztiak irabazi ditu Utergak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 12:00
Utergak eta Barricartek laugarren garaipena lortu zuten igande goizean Lekunberrin, Matxin IIIari eta Agirrezabalari irabazita.

Igandean Lekunberrin, Barricartekin batera 35-31 irabazi zieten Matxin III.ari eta Agirrezabalari

Udaberriko erremonte profesionaleko CaixaBank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako zortzigarren jardunaldia jokatu zuten igande goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Dagoeneko finalerdietarako txartela eskuratua zuten Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek laugarren garaipena lortu zuten, Matxin III.ari eta Agirrezabalari 35-31 irabazita.

Gainera, garaipen honekin, matematikoki finalerdietarako sailkapena lortu dute Aimar Jabalera doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak.

Jaialdia hasteko partidan, Zeberio II.a eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-21 irabazi zieten Aimar Jabalera eta Markel Leatxe doneztebarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun