EH Bilduko Amets Indak segituko du alkate Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 28a, 21:52

Sunbillako udalean datozen lau urteetan ariko den lan taldea.

Talde bakarra aurkeztu da udal hauteskundetara Sunbillan eta azken bi agintaldietan bezala, EH Bilduko Amets Indak segituko du alkate. 576 bizilaguneko erroldatik 355k eman dute botoa eta horietatik 300 eskuratu ditu EH Bilduren zerrendak. 33 boto baliogabeak dira eta zuriak 22.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun