Katea Bike taldeko Koldo Herrera sunbildarrak asteburu ederra egin zuen Arronizko Challenge mendi bizikleta lasterketan. Maiatzaren 20ko Jurramendirako igoera erlojupekoan (23 kilometro luze eta 800 metroko desnibela) bosgarren izan zen, ordubete, minutu bat eta 16 segundoko denborarekin. Biharamuneko BTT lasterketan, berriz, (65 km luze eta 1.950 metroko desnibela) hirugarren postua lortu zuen, 3 ordu, 7 minutu eta 15 segundoko denborarekin.
Honela, sailkapen orokorrean ere hirugarren izan zen eta podiumera igo zen SH Metalgraf taldeko Ander Bengoa eta Biking Point taldeko David Puenteren ondotik.