Auzolana eginen dute larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 25a, 18:00

Maitzaren 27rako, larunbaterako, auzolana deitu du udalak Zubietan. Eguraldi ona bada, 08:00etan elkartuko dira herriko plazan, eguraldi txarra bada, aldiz, bertan behera utziko dute auzolana. Larunbateko auzolana dela eta, Tolatea etxe ataritik Tomasenea etxe atariraino itxita egonen da bidea, eta hurrengo egunetan ere itxiera hori errespetatzeko eskatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun