Artile bilketa eginen dute Malerrekan uztailean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 19a, 19:00

Interesa duten baserritarrek ekainaren 16ra arte izanen dute izena emateko epea

Malerrekako Mankomunitateak azaldu duenez, «abeltzaintzak eskualdean duen garrantzia ikusita eta baserritarrek artilea kudeatzeko dituzten zailtasunak agerian, artilea behar bezala kudeatzeko azken urteetan erabilitako kudeaketa sistema martxan jarriko dugu berriz ere». Zerbitzua erabili nahi duten baserritarrek 948 45 17 46 telefonora deitu beharko dute ekainaren 16a baino lehen, 09:00etatik 14:00etara.

Uztailean, eskaera egin duten artzain guztiak kontuan hartuta bilketa antolatu ondotik, Mankomunitateak izena emandako baserritarrei deituko die, adostutako bilketa puntu batera artilea eraman dezaten. Aitzineko urteetan bezala, bilketa puntuak artilea sortzen den tokitik ahalik eta hurbilen kokatuko dituzte. Baserritarrek artilea zaku eta sokarik gabe utzi beharko dute. Mankomunitateak bilketa, kudeaketa eta hauen kostua bere gain hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun