Udaberriko erremonte profesionaleko Caixabank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 20an, larunbatean 19:00etan hasita Zizur Nagusiko kiroldegiko pilotalekuan. Eloi Otxandorena doneztebarra eta Ion, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira.
Bi bikoteek partida bana irabazi eta bana galdu dute eta garaipenak, seguruenik, finalerdietarako atea irekiko die bietako bati.
Jaialdia hasteko partidan, Osés eta Dabid Mitxeo doneztebarra, Xuban Iturregi iruritarraren eta Xanti Uterga doneztebarra eta Baztan, Oses eta Otanoren kontra ariko dira
Txapelketa osoko jaialdietan bezala, Zizurkoan ere hamar euro ordaindu beharko da (16 eta 22 urte artekoek bortz euro eta ttikiagoek doan) eta sarreran biltzen dena ADANO elkartera bideratuko da.