Sunbillako EH Bilduk ere taldeko argazkia atera du

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 09:00
Ezkerretik hasita, Florentino Gelbenzu, Irune Agirre, Amets Inda, Josune Agirre, Ane Petrirena eta Marga Erdozain. Argazkian Pako Errandonea falta da.

Talde bakarra aurkeztu dute Sunbillan udal hauteskunde hauetarako: Amets Inda Gorriaran gaur egungo alkatea buru duen EH Bildurena. Eta beraz, berak segituko du alkatetzan. Orain arte udalean ondoan izan dituenak eta aurpegi berriak sartuz osatu dute taldea.

EH BILDUren zerrenda Sunbillan:
  1. Amets INDA GORRIARAN
  2. Florentino GELBENZU ALMANDOZ
  3. Marga ERDOZAIN AZPILIKUETA
  4. Josune AGIRRE MARITORENA
  5. Ane PETRIRENA INSAUSTI
  6. Jose Francisco ERRANDONEA ZUBIETA
  7. Irune AGIRRE MARITORENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun