Zubietan larunbatean egin beharreko bertso-afaria bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 12:30

Bertso-afaria bertan behera utzi badute ere, txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Zubietako plazan.

Halere, arratsaldean Ados elkarteak antolatutako Udaberriko pilota txapelketako partida jokatuko dute Bitxiloreak eta Kukuprakak taldeek

Adosen Udaberriko bertso-pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dute larunbat arratsaldean Zubietan, baina ondotik Aitor Sarriegi eta Amaia bertsolariekin egin behar zen bertso afaria bertan behera utzi dute, jende gutxik eman duelako izena.

Halere, larunbatean 18:00etan pilota partida jokatuko dute Bitxiloreak (Irantzu Etxebeste beratarra, Naroa Etxekolonea zubietarra eta Ruiz de Infante, Amaia Agirre bertsolariarekin) eta Kukuprakak (Iera Iturriaga leitzarra, Agirre eta Orbegozo, Aitor Sarriegi bertsolariarekin) izanen dira aurrez aurre,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun