Errekako afizioa Nafarroako onena izendatu du Eskubaloi Federazioak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 09:30

Errekako zalegoa izan da denboraldi honetan Nafarroako onena, Nafarroako Eskubaloi Federazioaren arabera.

Nafarroako Eskubaloi Federazioak afiziorik onena izendatu du Erreka eskubaloi taldekoa, akitu berria den 2022-23 denboraldi honetan. Ez da Errekako jarraitzaileek izendapen hau hartzen duten lehen aldia, 2018-19 denboraldian ere halaxe erabaki baitzuen federazioak.

Orduan liga irabazi zuen Errekak eta zaleek ere, beti bezala, neurria eman zuten. Aurten ere denboraldi ona egin du Errekako gizonezkoen taldeak baina ez du lauko finalera sartzea lortu. Baina konpetiziora bueltatu den emakumeen taldeak ere zale aunitz bildu ditu Doneztebeko kiroldegian. Hiru garaipen bertzerik ez dituzte lortu, baina beti Errekazaleen babesa izan dute, eta beti arerioa errespetatuz eta zainduz. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun