Utergak eta Barricart-ek lortu dute Udaberriko erremonte txapelketaren finalerdietarako txartela

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 15a, 13:00
Jabalera pilota astintzen, Uterga begira duela, larunbatean Antsoaingo partidan.

Larunbatean Antsoainen 35-33 irabazi zieten Jabalera eta Saldiasi

Udaberriko erremonte profesionaleko Caixabank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Antsoainen. Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek 35-33 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari, eta honela, finalerdietarako txartela segurtatu dute Utergak eta Barricartek.

Partida berdindua izan zen, nahiz eta gorriak 10-2 irabazten hasi. Hemezortzina berdindu ondotik sei tantoko aldea lortu zuten urdink (18-24) eta 22-28), baina partida berdintzea lortu zuten gorriek, 31-31. 32-32 eta 33-33 berdinketen ondotik, 35-33 irabazk zuten gorriek, lehia estu eta ikusgarriaren ondotik.

Jaialdia hasteko partidan, Sagaseta iruritarrak eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-21 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun