Sunbillako Udalak igerilekua kudeatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2023ko maiatzaren 12a

Sunbillako Udalak pertsona bat kontratatu nahi du udan udal igerilekua kudeatzeko, taberna, garbiketa eta sarrerak barne. Deialdiaren baldintzak udaleko webgunean eta idazkaritzan daude eskuragarri, eta interesdunek maiatzaren 17ko 14:00ak arte ematen ahalko dute izena udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun