Larunbat honetan, maiatzak 13, Doneztebeko elizan abesbatza musika entzuteko aukera izanen da, 20:00etan hasita. Kontzertuko protagonista Berriozarko Elkarrekin abesbatza izanen da, baina saioa irekitzeko Doneztebeko Mendi abesbatzak bi ongi etorri kanta abestuko ditu.
Mendi abesbatzak antolatu du emanaldia, Doneztebeko udalaren eta elizaren laguntzarekin, eta 2020ean hasitako elkar truke baten ondorio izanen da. Orduan Mendi abesbatzakoak izan ziren Berriozarrera joan zirenak kontzertua abestera.
Lehenik, Jon Irazokik zuzenduta bi ongi etorri abesti kantatuko ditu Mendi Abesbatzak: Agurra (herrikoia, Jose Ignazio Ansorenaren moldaketekin eta Kitolis (Luis Aranburu, Pedro Anituaren hitzekin).
Elkarrekin abesbatzaren programa
Ondotik, Elkarrekin abesbatzak, Cristina Sevillanok zuzenduta, hainbat garai eta estiloko kantutegia abestuko du: Sicut Cervus (Giovanni Pierluigi da Palestrina), Matona mia cara (Orlando de Lasso), Camino del indio (Atahualpa Yupanqui), Vasija de barro (Dúo Benitez Valencia), Igande arratsaldean (Maria Villanuevaren armonizazioa), Ama maitea (C.E. Hauguel, Agnés Untsain), Berriro itzuliko balitz (Xabier Lete), Dirait on (Morten Johannes Lauridsen), Swing Low (Joslyren armonizazioa) eta Joshua fit the battle of Jericho (Lloyd Larsonen moldaketa).