Uterga eta Barricart, Jabalera eta Saldiasen kontra ariko dira larunbatean Antsoainen

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 16:00

Uterga eta Jabalera doneztebarren arteko lehia estua izanen da aitzineko kuadroetan.

Udaberriko erremonte profesionaleko txapelketako jardunaldia 19:00etan hasiko da

Udaberriko erremonte profesionaleko Caixabank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 13an, larunbatean 19:00etan hasita Antsoainen. Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira.

Jaialdia hasteko partidan, Osés eta Dabid Mitxeo doneztebarra, Xuban Iturregi iruritarraren eta Baztanen kontra ariko dira.

Txapelketa osoko jaialdietan bezala, Antsoaingoan ere hamar euro ordaindu beharko da eta sarreran biltzen dena ADANO elkartera bideratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun