Josetxo Ezkurra memorialaren finalak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 8a, 09:00
Josetxo Ezkurraren omenez jokatutako txapelketako finalistak larunbatean Donezteben, antolatzaile, epaile eta sari-emaileekin batera.

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita hamabigarren urtez antolatutako pilota txapelketako finalak maiatzaren 6an, larunbat goizean jokatu dituzte Ezkurra pilotalekuan. Ohikoa denez, finalen ondotik, sariak banatu eta urdaiazpiko bat zozketatu dute. Sari banaketan, Josetxo Ezkurra zenaren biloba eta Koteto Ezkurraren semea, Lukas Ezkurra aritu da, baita Patxi Jauregi, Euskal Herriko Pilota Federazioko presidente ohia eta Ander Ugarte, Punpako pilota-egilea ere.

Finaletako emaitzak

  • Benjaminak: Haritz Mauleon (Oberena), 18 – Eñaut Zubieta (Bortziriak), 7
  • Alebinak: Erik Igoa (Bortziriak), 16 – Ibai Arrieta (Lagunak), 18
  • Neska infantilak: Lide Lopez (Ataun), 18 – Natale Aranburu (Lapke), 15
  • Mutiko infantilak: Julen Etxaniz (Oteiza), 9 - Antimasberes (Lagunak), 18
  • Kadeteak: Jon Patxi Okiñena (Oberena), 12 – Igor Nazabal (Oberena), 18
  • Jubenilak: Oier Zabaleta (Oiarpe), 18 – Aritz Olaizola (Abantzu), 9
  • Seniorrak: Aimar Okamika (Lea-Ibarra), 18 – Oier Larrañaga (Ilunpe), 11

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun