XXXII. Josetxo Ezkurra memorialeko finalak maiatzaren 6an jokatuko dituzte

Maiatzaren 6an jokatuko dituzte Ezkurra memorialeko finalak Donezteben.

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita hamabigarren urtez antolatutako pilota txapelketako finalak maiatzaren 6an, larunbatean 09:30ean hasita jokatuko dituzte Ezkurra pilotalekuan. Ohikoa denez, finalen ondotik, sariak banatu eta urdaiazpiko bat zozketatuko dute.

  • Benjaminak: Haritz Mauleon (Oberena) – Eñaut Zubieta (Bortziriak)
  • Alebinak: Erik Igoa (Bortziriak) – Ibai Arrieta (Lagunak)
  • Neska infantilak: Lide Lopez (Ataun) – Natale Aranburu (Lapke)
  • Mutiko infantilak: Julen Etxaniz (Oteiza) - Antimasberes (Lagunak)
  • Kadeteak: Jon Patxi Okiñena (Oberena) – Igor Nazabal (Oberena)
  • Jubenilak: Oier Zabaleta (Oiarpe) – Aritz Olaizola (Abantzu)
  • Seniorrak: Aimar Okamika (Lea-Ibarra) – Oier Larrañaga (Ilunpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun