Maiatzaren 13an Oizen ospatuko den Malerrekaren Egunerako herriko kanporaketa apirilaren 28an, joan den ortziralean jokatu zuten Sunbillan. Lau bikote animatu ziren parte hartzera. Giro ederrean jokatu zuten eta irabazleak Pattere Galtzagorri eta Nieves Biurrarena izan ziren, finalean Jose Martin eta Jose Luis Agirre anaiei irabazita (argazkian). Hirugarrenak Maria Sarratea eta Agurtzane Zubieta izan ziren eta laugarrenak Josune Etxebeste eta Iker Urroz. Argazkia: Jontxu Anzizar
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.