Malerreka Egunean jokatuko duten mus txapelketako finalari begira kanporaketa jokatu dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 14:00
Bautista Mariezkurrena eta Miguel Elizalde eta Ibon Elizalde eta Miguel Telletxea bikoteak.

Maiatzaren 13an Oizen eginen duten Malerreka Egunaren harira, mus txapelketako kanporaketak jokatzen ari dira herriz herri. Joan den larunbatean, adibidez, Ezkurrako kanporaketa jokatu zuten ludotekan; irabazleak Bautista Mariezkurrena eta Miguel Elizalde izan ziren eta bigarren postuan Ibon Elizalde eta Miguel Telletxea gelditu ziren.

Argazkiak: Jaione Zabalo.

Irabazleek Ezkurrako Udalak emandako txuletoi bana eta botila ardo bana hartu zituzten eta bigarrenek, berriz, bina botila ardo.

Malerreka Egunean egitekoa duten finalean, hamasei bikotek izanen dute parte hartzeko aukera. Herri bakoitzak gutxienez bikote finalista bat izanen du, eta gainerakoak, parte hartzaile kopuruaren arabera, proportzionalki banatuko dituzte. Hortaz, ondoko herrietako kanporaketen ondotik jakinen da Ezkurratik bikote bat edo bi ariko diren finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun