Urteroko ohitura jarraituz aurtengoan ere Ameriketan ibilitako sunbildarrek beraien egun ederra ospatu dute, aurten apirilaren 29an. Larunbatean, denak batera elkartu, highball-a aperitibo bezala hartu eta Bustitz ostatuan bazkari eder bat egin dute. Horretarako, urtero bezala, Joxe Mari Arretxea Itxegik lur azpian bi ogi egin zituen. Bat bazkaltzerakoan eta bertzea meriendatzerakoan dastatu zuten. Familia argazkia ateratzeko tartea ere aprobetxatu zuten. Egun ederra ospatu zuten. Zorionak kuadrilla. Hurrengo urtean berriz. Argazkia: Leire Sanzberro
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.