Ameriketan ibilitako sunbildarrak bildu dira berriz ere apirilaren 29an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 13:00
Ameriketan ibilitako sunbildarretako batzuk, maiatzaren 1ean egin zuten bilkuran.

Urteroko ohitura jarraituz aurtengoan ere Ameriketan ibilitako sunbildarrek beraien egun ederra ospatu dute, aurten apirilaren 29an. Larunbatean, denak batera elkartu, highball-a aperitibo bezala hartu eta Bustitz ostatuan bazkari eder bat egin dute. Horretarako, urtero bezala, Joxe Mari Arretxea Itxegik lur azpian bi ogi egin zituen. Bat bazkaltzerakoan eta bertzea meriendatzerakoan dastatu zuten. Familia argazkia ateratzeko tartea ere aprobetxatu zuten. Egun ederra ospatu zuten. Zorionak kuadrilla. Hurrengo urtean berriz. Argazkia: Leire Sanzberro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun