Urteroko gisan, sei sari banatuko dituzte: hiru ahari mutur gorriendako eta hiru mutur beltzendako. Kategoria bakoitzean lehendabiziko saria eskuratzen duenek 120na euro irabaziko dituzte, bigarren saria lortzen dutenek 70na euro eta hirugarren saria lortzen dutenek 50na. 13:00etan eginen dute sari banaketa.
Lehiaketaz gain, 10:00etatik 14:00etara eskulangileen feria ere eginen dute eta 14 ekoizlek hartuko dute parte. Gainera, aziendak ere eramanen dituzte hainbat abeltzainek.