500 metroko lasterketan Nafarroako errekorra egin du Saioa San Miguel doneztebarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 09:00

Nafarroako Atletismo Federazioak eman du Saioa San Miguel doneztebarraren errekorraren berri.

Hamazazpi urte bertzerik ez baditu ere, senior mailako marka hobetu du (1.16.63)

Atletismoaren munduan urratsak azkar ematen ari da Saioa San Miguel Zelaieta doneztebarra. Joan den abenduan, Espainiako 20 urtez beheitiko txapelketan, 800 metroko Nafarroako errekorra egin zuen 18 urtez beheitiko kategorian eta orain, asteazkenean egindako 500 metroko lasterketan, Nafarroako errekorra egin du senior mailan. Minutu bat, 16 segundo eta 63 zentesima behar izan zituen Pamplona Atletico taldean ari den korrikalariak 500 metroak egiteko. Oraindik hamazazpi urte bertzerik ez dituela kontuan hartuz, etorkizun handia du atletismoan Saioa San Miguelek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun