Amets Inda da Sunbillako EH Bilduren alkategaia laugarrenez

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 11:30

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, talde bakarra aurkeztu da Sunbillan: EH Bildu. 2011tik alkate karguan dagoen Amets Inda izanen da zerrendaburua. Aitzineko lau urteetan zinegotzi izandakoak eta aurpegi berriak tartekatu dituzte zerrendan. Ikusi hemen 2019ko emaitzak. 

Hau da EH Bilduk Sunbillarako osaturiko zerrenda: 

  1. Amets Inda Gorriaran 
  2. Florentino Gelbenzu Almandoz
  3. Marga Erdozain Azpilikueta
  4. Josune Agirre Maritorena 
  5. Ane Petrirena Insausti
  6. Jose Francisco Errandonea Zubieta 
  7. Irune Agirre Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun