Arkupeak elkartearen soinketa eta herri kirol eguna eginen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 24a, 18:00
Iazko soinketa eguneko parte hartzaileetako batzuk.

Arkupeak elkarteak urteroko zita garrantzitsua du Donezteben,  hilaren 27an, ortzegunean:  soinketa eta herri kirol eguna. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza izanen dituzte, bazkideen kirol saioaz gain, herri kirol erakustaldia ere izanen baitute.

Goizean, nork bere herrian hartuko du autobusa Doneztebera joateko. Bertan, 11:00etan elkartuko dira eta soinketa erakustaldia eginen dute kiroldegian

Ondotik, 12:00etan aurtengo berrikuntza nagusia izanen dute, herri kirol erakustaldia Cañamares anaien eskutik. Aizkoran ariko dira lehenik, eta ondotik baita trontzan ere. 

Otordua Santamarian

Herri kirol erakustaldia bukatuta, kiroldegitik atera eta bazkaria izanen dute Santamaria jatetxean 14:00etan. Tripa bete ondotik, eguna akitzeko 17:00etan Jose Angelekin dantzaldia izanen dute eta 19:00etan etxera itzultzeko autobusa hartuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun