Ez zuten partida xamurra Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko emakumeek denboraldia akitzeko. Sailkapenean hirugarren izan den Anaitasunaren bisita hartu zuten astearte arratsean Donezteben, baina denboraldiko hirugarren garaipena eta, markagailuari begiratuta, garbiena lortu zuten. 21-17 irabazi zuten Errekako emakumeek, berriz ere kantxetara bueltatu diren denboraldia akitzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.