Malerrekako laxoa eskolan izena eman daiteke apirilaren 21a arte

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 15:00
Doneztebeko Bear Zana pilota plazan eginen dute Malerrekako laxoa eskola.

Donezteben eginen litzateke maiatzean eta ekainean, zortzi eta hamalau urte arteko haurrei zuzendua

Laxoa Elkartearen eskutik, 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat laxoa eskola egin nahi dute Donezteben maiatzean eta ekainean. Horretarako, apirilaren 21, ortziralea bitarte eman daiteke izena 646 35 81 17 whatsapp zenbakian. Laxoa Elkarteko bazkide izateaz edo egiteaz gain (20 euro), 10 euro ordaindu beharko da. Ikastaroa antolatzeko gutieneko haur kopuru bat beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun