Denboraldiko azken partida jokatuko dute gaur Erreka eskubaloi taldeko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 08:30
Errekako emakumeek kantxetara itzuli diren denboraldiko azken partida jokatuko dute gaur arratsean Doneztebeko kiroldegian.

Doneztebeko kiroldegian izanen dute hitzordua asteartean 20:00etan, Anaitasunaren kontra

Hainbat urtez talderik gabe egon ondotik, denboraldi honetan berriz ere emakume seniorren taldea kantxaratu du Erreka eskubaloi taldeak. Ez da denboraldi erraza izan, baina halere goiti egin dute jokoan eta bi partida irabaztea lortu dute. Azken boladan, gero eta gehiago lehiatu dute eta horren erakusgarri, azken hiru partidetan gol bakarreko aldearekin galdu dutela.

Denboraldiko azken partida apirilaren 18an, asteartean 20:00etan jokatuko dute Doneztebeko kiroldegian. Ez dute partida xamurra izanen, sailkapenean hirugarren den Anaitasuna izanen baitute arerio, baina bere onena ematen saiatuko dira. Denboraldia agurtzeko zaleen babesa eskertuko dute eta ea denboraldiko hirugarren garaipenarekin borobiltzen duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun