Haurrentzako udako ludoteka antolatu dute bi gaztek Donamarian

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 21:00

Uztailetik abuztu erdira emanen dute zerbitzua, 3-10 urte bitarteko haurrei zuzendua

Doneztebeko eta Donamariako Amaia Etxarte eta Ane Beristain gazteek udako ludoteka zerbitzua antolatu dute Donamarian. Uztailetik abuztu erdira bitarte emanen dute zerbitzua, herriko erabilera anitzeko gelan. Astelehenetik ortziralera goizez izanen da ludoteka, 09:00etatik 13:00etara. 3-10 adin tarteko haurrei zuzendua egonen da eta eskulanak, jolasak eta errepaso ariketak eginen dituzte, bertzeak bertze.

Informazio gehiagorako eskuragarri daude 684 033 642 (Amaia) eta 662 462 394 (Ane) telefono zenbakiak. Gainera, ekainean gurasoekin bilera bat antolatzeko asmoa dute, ordutegiak, datak eta prezioak zehazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun