Hendaiako Baleak elkarteak antolatuta irteera eginen dute igandean Iturenera eta Zubietara

Ttipi-Ttapa 2023ko apirilaren 12a

Bertzeak bertze Zubietako errotara bisita egiten dute igandean.

'Uraren bidetik joaldunen ibilbidea' izenpean, iganderako egun pasa antolatu du Hendaiako Baleak elkartean Iturenen eta Zubietan. Herritar denentzat irekia da ateraldia. 

10:00etan paratu dute hitzordua Hendaiako Baleak elkartean eta handik autoz joanen dira Iturengo plazara. Bertan, 10:30ean abiatuko dute txangoa eta uraren bidean barna Zubietara joanen dira Latsagatik eta Aurtiztik barna. Zubietan, 12:00etan bisita eginen dute errotan Edorta Amurua errotako langilearekin. 

Ondotik, Iturenera itzuliko dira eta bertan bazkaria izanen dute 14:00etan. Bazkaltzeko bi aukera izanen dira, etxetik eramandako piknika egitea, edo Iturengo ostatuan bazkaltzea. Bigarren aukera nahi dutenek, gaurkoa izanen dute izena emateko azken eguna eta +34 637 010 182 zenbakian egin behar da. Bazkalondoan, Iturengo Arotzaren historiaz ariko dira. 

Ibilbidea oinez zein autoz egiteko aukera izanen da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun