Malerrekako eskola ttikien topaketa egin dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 13:00

Aste Santuko oporren aitzinetik, pasa den asteartean, aspaldiko partez Malerrekako eskola ttikien arteko joko topaketa egin genuen Sunbillan. 

Argazkiak eta testua: Nerea Meoki.

Sunbilla, Saldias, Ituren, Narbarte eta Legasako ikasle eta irakasleek plazan eta frontoian hainbat  jolasetan eta kiroletan aritu, denok elkarrekin dantzatu eta bertso politak abestu genituen. 

Eguraldiak lagundu zuen eta goiz polita izan zen.

Hemendik topaketa antolatu duen batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun