'Gaztaina ximelak' izan dituzte Beintza-Labaienen Ostegun Santuan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 9a, 07:30

Beintza-Labaiengo ohitura zaharrari eutsiz, urtero bezala, Ostegun Santuko arratsaldean, haurrak herriko karriketan barrena ibili ziren eskean bi taldetan: batzuk Beintzan eta besteak Labaienen. Antzinako bertso bat abesten duten bitartean, etxez etxe joaten dira, eta bertan goxokiak botatzen zaizkie. Garai bateko belaunaldietako haurrei gaztainak banatzeko ohitura izaten zen eta hortik dator ohituraren izena ere, ‘Gaztaina ximelak’.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun