Hasteko kontzeptu orokorrak landuko dituzte, ondotik fauna osagarria zer den azalduko dute eta lore-banden funtzioa azalduko dute. INTIAko teknikari Noelia Telletxeak eman du ikastaroa, euskaraz.
Ikastaroaren helburua, fauna onuragarria bultzatzeko eta laboreetako izurriteak kontrolatzen laguntzeko hainbat teknika eta aukera ezagutaraztea da. Baratzeetan eta fruta arboletan lagungarriak diren landareak eta intsektuak sustatzeko lore-bandak eta heskaien inguruan arituko dira, helburua beti ere baratze eta fruta arbol osasuntsuak izatea izanik.
Izen ematea doakoa da eta 948 01 30 58 zenbakira deituta, edo esteka honen bidez egin behar da apirilaren 18a baino lehen.