'Administrazioa zugandik hurbil' ikastaroa eginen dute asteazkenean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 10a, 09:00

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak antolatuta, 'Administrazioa zugandik hurbil' ikastaroa eginen dute Sunbillan, asteazkenean, apirilaren 12an, 10:00etan herriko etxeko erabilera anitzeko aretoan. 

Bertaratzen direnek izapide eta gestio ohikoenak egiteko aholkuak jasoko dituzte, eta baita administrazio publikoarekin elektronikoki harremanak izateko balio duen Cl@ve sistemaren kode iraunkorra ere. Horretarako, NANa eraman beharko dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun