Nafarroako euste zakurraren egunaren hogeita hamaikagarren edizioa eginen dute apirilaren 9an Donezteben. Igandean, 09:00etatik 13:00etara Basati Alaunt Nafarroako kontze zakurren aurkezpena, photocall eta herri kirol erakustaldiaren ondotik, Egoitz Albizuri zenari omenaldia eskainiko diote. Gainera, SAPN elkartearen informazio postua ere paratuko dute, kamiseta, pegatina eta Basati aldizkariaren hainbat alerekin, 14:00etan bazkaria izanen dute Santamaria jatetxean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.