Udan mendiak garbitzeko lanak esleitu ditu Zubietako udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 12:00
Arburu, Burralde, Ameztiegala eta Gorospilaga inguruak garbituko dituzte udan.

Arburu, Burralde, Ameztiegala eta Gorospilaga inguruko 10,30 hektarea garbituko dituzte, 7.084 euroren truke

Zubietako udalak udako mendiko garbiketa lanak esleitu dizkio Iturengo Lasaga anaiak enpresari. Lanak 7.084,35 eurotan (BEZa barne) esleitu zaizkio. Lan horiek Arburun, Burralden, Ameztiegalan eta Gorospilagan egin behar dituzte. Enpresak inguru horietan garbiketa egin beharko du, osotara 10,30 hektareako eremua txukunduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun