Sobratutako egur loteak hartzeko aukera izanen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 16:00

Zubietako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, aurtengo egur loteak banatu ondotik egurra sobran gelditu da. Egur hori hartzeko interesa duenek udalean eskatu beharko dute eta eskatu ahala emanen dute. Apirilaren 5ean irekiko dute epea eta hilaren 19ko 11:00ak bitartean eskatu ahal izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun