Aitor Mendiluzerekin eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria eginen dute Eratsunen apirilaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 19:00

Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio bertsolariak ariko dira kantuan. Argazkia: Goiena.

Malerrekako Bertso Eskolak antolatuta, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio bertsolarien bertso afaria eginen dute Eratsungo Elietxean apirilaren 15ean, 21:00etan. Sarrerak 38 euroko prezioa dute eta erosteko 645  50 05 13 telefonora deitu behar da apirilaren 10a baino lehen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun