Lau urteren ondotik, Malerrekako herri eskolen topaketa apirilaren 4an eginen dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 1a, 09:00
Hamargarren aldiz eginen dute Malerrekako eskola ttikien topaketa, baina 2019tik egin gabe zuten.

Topaketaren hamargarren edizioa da eta goiz-pasa egiteko hainbat ekintza prestatu dituzte 

Saldias, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbillako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak Sunbillan elkartuko dira apirilaren 4an, Malerrekako Herri Eskolen X. Joko Topaketa egun horretan ospatuko baita, lau urteren ondotik. 2019an egin zuten azken aldiz.

Astearte goizean Sunbillako frontoian elkartuko dira eta bertan jokoak, Kulkiren emanaldia izanen dute eta bertze zenbait jarduera izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun